2000. urteaz geroztik, Europako ehun fabrikatzaile eta editoreen banatzaile gara.

Ontario Fabrics-en barne-diseinurako ehun aukera zabal eta esklusiboa eskaintzen dugu, besteak beste, marka hauetakoak: Englisch Dekor, Ross Fabrics, Saum & Viebahn, Wind Exclusive Design, betiere Loro Piana Interiors italiar marka ospetsua ahaztu gabe.

Next

LORO PIANA INTERIORS

Kalitatearekiko grina du premisa nagusi, eta mundu osoan zehar lehengai onenak bilatzeak argi erakusten du publiko zorrotzenaren premiei erantzuteko konpromisoa duela Loro Pianak. Balore horiek dira, hain zuzen ere Loro Piana Interiors-en oinarri. Markaren barne-diseinurako atal hau 2006. urtean sortu zen.

Next

SAUM und VIEBAHN

Alemaniar ehun editorea da Saum und Viebahn. 1902. urtean sortu zen Berlinen, 1945. urtean Kulmbach-era (Bavaria) lekualdatu zen, eta harrez geroztik bertan du egoitza. Goi-kalitateko tapizetan espezializatuta dago. Bere bildumak 7.000 erreferentziatik gora ditu, eta etxea apaintzeko edo erabilera publikoko eraikinetako instalazioak apaintzeko oihalak aurki daitezke bertan.

Next

WIND Exclusive Design

Belgikar ehun editorea da Wind Exclusive Design, 1954. urtean De Zutter familiak sortutakoa. Goi-kalitateko materialak hautatzen dituzte, diseinu berritzaile zein garaikideak garatzen dituzte, kolore-sorta modu zaindu eta arretatsuan erabiltzen dute, eta ezaugarri horiek guztiak dira, hain zuzen ere, beren ehun dotoreen zigilu.

Next

Harremanetarako orria

Next

ONTARIO FABRICS S. A.

Sant Jordi, 49
E-08205 Sabadell (Barcelona)
TEL +34 93 745 18 16
FAX +34 93 725 24 22

info@ontariofabrics.com
comercial@ontariofabrics.com

Next
Next